inicio

Lehendakariaren Biografia

 

Alberto Catalán Higueras (Corella, 1962) ezkonduta dago, eta alaba bat eta bi seme dauzka. Farmazian lizentziatu zen, Nafarroako Unibertsitatean. Farmazialaria da lanbidez, eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko kide.

1991ko maiatzean UPNren zerrendako kidea izan zen Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, eta eserlekua lortu zuen; 1995ean berriz ere hautatua izan zen. Bi legegintzaldi horietan (1991-1995) eta 1995etik 1996ra arteko aldian, Parlamentuko Mahaiko kidea izan zen, legebiltzarreko bigarren idazkari gisa.

1996ko irailean, Miguel Sanz ordeztu zuen parlamentu-taldeko eledun gisa, hura gobernuko lehendakari hautatu zutenean. 1999ko ekainaren 13ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, parlamentari akta hartu zuen berriz ere, eta eledun kargua hartu zuen beste behin. Urte hartan bertan, alderdiaren eledun eta udal taldeen koordinatzaile izendatu zuten. 2001ean, UPNko idazkari nagusi izendatu zuten, eta kargu horretan jarraitu zuen 2009ko apirilera arte. Orduan, lehendakariorde izendatu zuten.

Nafarroako Gobernuan sartu zen 2003ko maiatzeko hauteskundeetan, Toki Administrazioko kontseilari eta exekutiboaren eledun lanetan. 2007ko abuztuan, erakunde-harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun izendatu zuten, eta 2009ko irailaren 30ean Hezkuntza Departamentuaren ardura ere hartu zuen.